Gonbidapena: Klasikoak Datoz I Mikelazuloko gosarietan
Posted: Abendua 14th, 2012 | Author: birasuegi | Filed under: Eraldaketa, Laborategia | Tags: bakalhau, klasikoakdatoz, mikelazulo, musika | No Comments »Lagunok, igande honetarako gonbidapen berezi bat egin nahi dizuet: Etorri Mikelazulora gosaltzera eta gozatu eta ikasi musika klasikoarekin modu kritikoan, #klasikoakdatoz!
Uztaileko Proba orokorraren ostean bueltan da Klasikoak datoz egitasmo musikala. Honakoan helburua hauxe da: berpizkundetik gaur egunerako musika klasikoko piezak eramatea, jendaurrean aurkeztea –zergatik dugun gogoko, nork egin zuen, zer irudikatzen duen, ze pasadizo gertatu den lan horren inguruan–, eta entzutea! Hori dena Mikelazuloko konpainia eta jaki goxoekin batera. Entzunaldi/Solasaldian bideratzen Hedoi Etxarte burkidea izango dugu.
Ekarri zure audioak, belarriak, ahoa eta pendrivea!
Tokia: Mikelazulo
Eguna: Abenduaren 16a, igandea
Ordua: 10:30
Oharra:
Garrantzitsua da ekitaldia benetan aberatsa izan dadin, bertaratzen garenok gure musika piezak eraman eta aurkeztea. Gure herriko musika bandak jotzen duen pieza bat, edo film batean entzun genuen pieza hura, edo txikitatik buruan hiltzatua dugun melodia kuttun hori. Ekarri pieza artxibo digitalean, CDan edo biniloan eta aurkezpentxoa prestatu. Guztion artean entzun eta komentatuko dugu.
Iruzkinak