#freegaza:flotatxoa erasotua
Posted: Maiatza 31st, 2010 | Author: birasuegi | Filed under: Gu ta gutarrak | Tags: freegaza, gaza, libre, palestina | 1 Comment »Benetan albiste txarrarekin esnatu gara gaur. Israeleko armadak Gazara laguntza eta elkartasuna zeraman flotatxoa erasotu du, eta medio ezberdinek diotenez gutxienez 16 aktibista hil dituzte erasoan. Atzo gauean orduak eman nituen hauetako untzi batetik emititzen ari zituzten zuzeneko irudiak ikusten, eta beldurrarekin oheratu nintzen, flotatxoan zeuden pertsonen aurpegietan ikusten zen beldurrarekin.
Bertatik datozen albisteak ez dira onak, eta oraindik nahasmena da nagusi, Israelgo armada desinformazioaren bidez areagotzen ari den nahasmena. Nik informazioa batez ere bi toki hauetatik jaso dut goizean zehar:
- Alberto Arce “To Shoot an Elephant” dokumentala egin zuen kazetariaren Facebookeko perfiletik.
- Periodismohumano webgunetik: Flotatxoaren jarraipena egin dute azken egunetan.
#freegaza –> Hobe #palestina #libre lagun batek esan zidan bezala
Jarri dudan musika, Khaled Jubran musikari palestinarrarena da.
Eguneraketa 2010/06/07: Egoerak oso nahasia izaten segitzen du, batez ere Israelek desinformatzeko egiten duen lan izugarriaren eraginez. Henning Mankell idazle estimatuak kronika idatzi du han bizitutakoaz.
Iruzkinak