Kultura Librea? Zergatik behar dugun librea izatea
Posted: Abendua 12th, 2011 | Author: birasuegi | Filed under: Gu ta gutarrak | Tags: bakalhau, kultura librea, mikelazulo | No Comments »Bakalhauko kideok gosari-solasaldia antolatu dugu datorren igande honetan Mikelazuloko lagunekin batera. Lagun guztiak gonbidatuta zaudete, baina mesedez konfirmatu asistentzia niri edo Mikelazulokoei!
Gosari-solasaldia:
Kultura Librea? Zergatik behar dugun librea izatea.
NON: Mikelazulo Kultur Elkartean, Errenteria-Orereta. Beheko Kalea 4- behea
NOIZ: Abenduaren 18, Igandea, goizeko 10:30etan.
NORK: Bakalhau eta Mikelazulo Kultur Elkarteak.
http://bakalhau.info/
Kultura librea?
Kulturak berez izan beharko luke libre, baina kultura libre izateko eskatzen ari gara, eta kontraesana beharko lukeen arren gure gizartearen benetako behar bat da.
Baina zer ulertzen dugu kultura librea esatean?
Bakoitzak bere ikuspegi edo definizioa izango du.
Bakalhauko kideok Mikelazulo Kultur Elkartearekin batera antolatu dugun gosari-solasaldi honetan ikuspegi eta definizio ezberdinak emango ditugu, ez da hala ere gure helburua kontzeptuaren inguruan eztabaida amaigabean murgiltzea.
Gizartearen behar bat denez.
Kultura Librea landu eta defendatzeko klabe politikoak zehazten saiatuko gara.
Jakin beharko dugu zerk ematen dion sostengua gaur egungo sistema kulturalari:
Noiz sortu zen gaur egun ezagutzen dugun jabetza intelektuala?
Zein bidetatik iritsi gara sormenaren apropiazio indibidualistara?
Zein balore eta ideiatan sostengatu dezakegu Kultura Librea?

Hasteko hiru enfoke ezberdinetatik helduko diogu gaiari:
Herrigintza eta sormenaren bidetik, Imanol Epelderen bitartez.
http://www.27zapata.com/
Herrigintza eta sormenaren bidetik, Imanol Epelderen bitartez.
http://www.27zapata.com/
Estetika eta politika, Hedoi Etxarteren eskutik.
http://www.myspace.com/hedoietxarte
http://www.myspace.com/hedoietxarte
Teknologiaren bide eraldatzailetik Marko Txopiteari esker.
http://www.ikusimakusi.net/
http://www.ikusimakusi.net/
Ondoren eta helburu nagusia izanik, solasaldi irekia izango dugu gosari goxoak lagunduta eta hasieran aipatutako helburua lortzeko asmoz: Lortuko dugu Kultura Librearen alde egiteko klabe politikoak zehaztea?
Animatu eta etorri gurekin gosaltzera!
Animatu eta etorri gurekin gosaltzera!
Aurretiako irakurgaiak:
Jakintza askearen definizioa: http://opendefinition.org/okd/Euskara/
Jakintza askearen definizioa: http://opendefinition.org/okd/Euskara/
Lan kultural libreen definizioa: http://freedomdefined.org/Definition
Software librearen definizioa: http://www.gnu.org/philosophy/free-sw.html
Izen ematea edo informazio gehiago:
.
.
Iruzkinak