Proiektuak

SOS Arrazakeriak babesa behar du

Posted: Uztaila 13th, 2010 | Author: | Filed under: Gu ta gutarrak | Tags: , , , , , | 1 Comment »

SOS Arrazakeriak Errenteriako udalaren laguntzarekin bulego bat ireki behar du Igantzi auzoan, eta badirudi bertako bizilagun batzuei ez zaiela gehiegi gustatu. Sakonerako ematen du gaiak eta saiatuko naiz beste post batean azken aldian Errenterian gertatu diren zenbait kontu azaltzen, hala ere Igantziko Auzo Elkartekoek esplikatu beharko dute zergatik uste duten SOS Arrazakeriaren bulegoa hor egoteak agian kalte moral edo fisikoak sortuko dizkien.

Bitartean herriko pertsona talde batek SOS Arrazakeriaren lana ba besteko gutun bat bidali dugu prentsara. Noticias de Gipuzkoa, Berria eta Oarsoaldeko Hitzan argitaratu dute.

Arrazakeria eta Faxismoarekin tolerantziarik ez!

Hedabideetan azaldu denez, Igan-tziko auzo-elkarteak ez du ondo ikusten SOS arrazakeriak bere auzoan bulego bat irekitzea. Ez gaude ados jarrera horrekin. SOS arrazakeria etorkinei laguntzeko eta bere eskubideak defenditzeko sorturiko elkartea da. Eta gure babes guztia behar du.
Izan ere, etorkinak, ez lehen eta ez orain, ez dira problema. Lehen diktadura zen problema, milioika pertsona emigratzera bultzatu bai-tzuen. Orain, Europak eta multinazionalek daramaten politika internazionala da problema, munduan miseria, gosea eta gerrak sorraraziz eta hemen etorkinak klandestinitatera eta kontzentrazio-eremutara kondenatuz. Etorkinak, gu bezala, merkatu sistema kapitalista honen biktimak dira. Etorkina gu bezala, eta larriago, munduko zapalduen multzokoa da. Etorkina problemarekin berdintzea, etorkina arriskuarekin eta bortizkeriarekin berdintzea, ez da justua eta hipokrita da.
Orain ezagutzen hasi garen austeritate plan gogorrak biderkatuko ditu hemen baztertuak eta miseria gorrian bizi direnak. Horiekiko elkartasuna eta plan sozialak eta osasungintza eta hezkuntza dohain eta kalitatezkoak aldarrikatzen eta exijitzen dugun bezala, etorkinekiko ere berdin jokatu behar dugu. SOS arrazakeria kapital mundialak sortzen dituen biktimekiko elkartasunaren adierazpen xume bat da. Sinatzen dugunok SOS arrazakeriaren eta Auzo Elkartearen arteko elkarlana beharrezkoa ikusten dugu.

Sinatzaileak:
J. Barriola, J.R. Gurrutxaga, Laura Lopez, Kontxi Martin, Pedro Boubeta, Julia Irasuegi, Laura Irasuegi, Gema Mariezkurrena, Koldo Gorostidi, J .A. Izquierdo, Filo Juanikorena, J.M Karrere, Mikel Martin, Fidel Alcala, M. Luisa Zabala, Jesus Aizpurua, Nathalie Pelage, Celine Urzaiz, Ainara Gurrutxaga, Joxin Arregi, Imanol Miner, Laura Vara, Beñat Irasuegi, Enaitz Lizardi, Igor Errazkin, Oscar Manso eta Lorentxo Garmendia


Gaur Txintxarrisferako 3. blogs&beers-a

Posted: Ekaina 11th, 2010 | Author: | Filed under: Gu ta gutarrak | Tags: , , | 1 Comment »

Gaur Txintxarrisferako 3. blogs&beers-a egingo da Alegin.

Han izango gara Blogsovieteko zenbait lagun, konspiratzen eta batez ere zerbezak edaten.


euskaltube.com bideoak | Izenburua: Txintxarrisferako 3. blogs&beers-a | Erabiltzailea: bedaio3000


FIAREko Peru Sasia ATTAC TV-k elkarrizketatua

Posted: Ekaina 10th, 2010 | Author: | Filed under: Gu ta gutarrak | Tags: , , , , , , | No Comments »

FIARE eta ATTAC, bi proiektu hauetan modu aktiboan parte hartzen dut, biek Demokrazia ekonomikoa dute helburu, eta ATTAC TV-ren bideo honetan elkartu dira.

Sareak josten ari gara.

PERU SASIA – Entrevista al Presidente de FIARE, Banca Ética y Ciudadana from AttacTV on Vimeo.


Bioterra eta nekazaritza ekologikoa

Posted: Ekaina 9th, 2010 | Author: | Filed under: Gu ta gutarrak | Tags: , , , , , , | No Comments »

Urtero bezala, igandean Irungo FICOBAn izan ginen Bioterra azoka ikusten, eta urtero bezala nahiko haserre atera nintzen bertatik. (Por zierto FICOBAkoek Gobernuaren Delegazioarekin hitz egin beharko dute, larunbat eta igandean goiz osoan poliziak kontrola jarrita izan zuen sarrerako biribilgunean).

Nekazaritza ekologikoak oso panorama zaila bizi du Euskal Herrian, berez  dagokion merkatua erabat atrofiatua baitago Kalitatea Fundazioaren estrategia komertzial inbaditzailearen ondorioz. Marketing estrategia indartsu eta jarraituaren ondorioz (Izugarri lan ona egin dute, onartu beharra dago) Eusko Label produktuak jarri dituzte kalitate hobereneko produktuen tokian, eta ondorioz gaur egun Nekazaritza Ekologikoko produktuek oso zaila dute hauekin leihatzea, berez Eusko Labelak “saltzen” dituen baloreak modu egoki eta justuagoan betetzen dituzten arren. Hala ere gai sakona da eta beste post baterako utziko dut.

Bioterra da gaur egun Euskal Herriko Nekazaritza Ekologikoaren erakustoki nagusietako bat, eta urte hauetan ikusi dut nola hazten joan  den eskaintza eta bertan parte hartzen duten ekoizle, banatzaile eta elkarteen egitura. Poliki doa, baina etengabea da garapena. Aurten gehien gustatu zaidan ekimena ENEEK eta Luis Irizar sukaldaritza eskolak elkarlanean egindakoa da, ENEEKekoek ekoizleak eta bisitariak zuzeneko kontaktuan jarri zituen, sukaldaritzako ikasleek produktu ekologikoekin pintxo bat prestatzen zieten bitartean. Eskolako ikasleek sukaldea publikoari begira zeukaten, eta pintxo ezberdinen egitarau bat prestatu zuten.

Hemen han ateratako argazki bat:

Hori eta beste batzuk aspektu positiboak, baina urtero bezala handik haserre ateratzearen arrazoia berdina, Naturall.

Bioterrarekin batera egiten den azoka paraleloa da Naturall. Antolakuntzak esaten duenaren arabera “Osasun eta ongizatearen gunea” da, baina nire iritziz erremedio pseudozientifiko, erlaxatzeko aparatu eta neoerlijio alternatiboen nahasketa baino ez da. Eta ez zait gustatzen, horrelako tontokeriak ez zaizkit batere gustatzen, jendearen siniskeria potentziatzeko bakarrik balio dute, eta oraindik gutxiago gustatzen zaidana eta haserretzen nauena gauza guzti hauek Nekazaritza Ekologikoa indartu nahi duen azokarekin nahastea.

Nekazaritza Ekologikoak aurrera egin nahi badu, horrelako ekimenetatik aldendu behar du, askotan esaten dudan bezala, dietetika eta belar-dendatatik atera eta bere espazio propioak sortu behar ditu, dauzkan ezaugarri positiboak indartuz, nekazaritza garbi eta justuagoaren alde. Elikadura eredu sozialaren alde nago eta horretarako Nekazaritza Ekologikoa ondo definitu behar dugu.


#freegaza:flotatxoa erasotua

Posted: Maiatza 31st, 2010 | Author: | Filed under: Gu ta gutarrak | Tags: , , , | 1 Comment »

Benetan albiste txarrarekin esnatu gara gaur. Israeleko armadak Gazara laguntza eta elkartasuna zeraman flotatxoa erasotu du, eta medio ezberdinek diotenez gutxienez 16 aktibista hil dituzte erasoan. Atzo gauean orduak eman nituen hauetako untzi batetik emititzen ari zituzten zuzeneko irudiak ikusten, eta beldurrarekin oheratu nintzen, flotatxoan zeuden pertsonen aurpegietan ikusten zen beldurrarekin.

Bertatik datozen albisteak ez dira onak, eta oraindik nahasmena da nagusi, Israelgo armada desinformazioaren bidez areagotzen ari den nahasmena. Nik informazioa batez ere bi toki hauetatik jaso dut goizean zehar:

  • Alberto Arce “To Shoot an Elephant” dokumentala egin zuen kazetariaren Facebookeko perfiletik.
  • Periodismohumano webgunetik: Flotatxoaren jarraipena egin dute azken egunetan.

#freegaza –> Hobe #palestina #libre lagun batek esan zidan bezala

Jarri dudan musika, Khaled Jubran musikari palestinarrarena da.

Eguneraketa 2010/06/07: Egoerak oso nahasia izaten segitzen du, batez ere Israelek desinformatzeko egiten duen lan izugarriaren eraginez. Henning Mankell idazle estimatuak kronika idatzi du han bizitutakoaz.


Soinu banda: Calexico

Posted: Maiatza 30th, 2010 | Author: | Filed under: Gu ta gutarrak | Tags: , | No Comments »

Gaur nire mini-baratza ekologikoa landatzen nuen bitartean Calexico izan dugu jarrita etxean, oso gustoko dut mutil hauek egiten duten musika.
Donostian izan zirenean kontzertura joateko aukera izan nuen.

CALEXICO in series Live At Other Music from Dig For Fire on Vimeo.


ATTACeko Carlos Martinez-i elkarrizketa

Posted: Maiatza 30th, 2010 | Author: | Filed under: Gu ta gutarrak | Tags: , , | 1 Comment »

Pasa den astean, Iñaki Gabilondok CNN+eko HOY saioan Carlos Martinezi elkarrizketa egin zion, bizi dugun egoera ekonomiko sozialari buruz. Carlos Martinez ATTAC Espainiako lehendakaria da, eta ATTACen ikuspuntutik erantzun zien Gabilondoren galderei. Carlos gainera laguna dut, eta oso pozik geratu nintzen eman zituen erantzunekin. Badakit telebistan agertzea ez duela oso gogoko, baina lehen momentuko urduritasunak uxatu ondoren, oso maila ona eman zuen.
Bideoa luzea da, baina oso interesgarria:

Entrevista a ATTAC en CNN+ from AttacTV on Vimeo.


Datozen egunetan: Deshazkundea

Posted: Maiatza 20th, 2010 | Author: | Filed under: Gu ta gutarrak | Tags: , , , | 1 Comment »

Azken aldian alde batetik eta bestetik entzuten dut deshazkundea hitza. Modan ote dago? galdetzen diot nire buruari eta zenbait lagunekin ere komentatu izan dut, baina egia da ez dudala medio masiboetan entzun, lagunen bitartez edo saltsan nabilen zenbait taldetan aipatu izan da, baita interneten gora eta behera nabilenean txoko batean baino gehiagotan topatu izan dut.

Baina zer da orduan deshazkundea, toki erabat ezberdinetan aurkitzeko? Hori jakin nahiean nabil eta dokumentazio lanetan nabil. Hala ere, naiz eta asko irakurtzen ari naizen gaiari buruz, askotan zuzenean beste norbaiten ahotik entzuteak eta esplikazioak jasotzeak gehiago laguntzen du, eta kasualitatez zenbait aukera sortu zaizkit datozen egunetarako.

Datozen sei egunetan 3 aukera izango ditut besteen ahotik ideiak jaso eta ahal dudan neurrian nire iritzia emateko:

  • Gaur osteguna arratsaldeko 19:30etan Mikelazulo Elkartean, eta Oarsoaldeko Zutik-ek antolatuta Deshazkundeari buruzko hitzaldia izango da, Bikilak aurkeztua eta Deshazkundea kolektiboko Ivan Molina hizlari izango delarik.
  • Usurbilgo lagun baten bitartez jakin dut bertan eta hango kontsumo taldearen inguruan, deshazkundeari buruz hitz egiten hasteko taldetxo bat sortu dela eta Gipuzkoan interesatuta egon daitekeen jendea bildu nahi dutela. Usurbilera joango naiz beraz .
  • Azkenik datorren asteazkenean Literaktum ekitaldien barne deshazkundeari buruz hitz egitera etorriko da Nicolas Ridoux, Andres Neumanekin batera. 19:30etan Ernest Lluch kulturetxean.

Egun hauetan dexente ikasiko dudala uste dut, kontatuko dut. Norbait animatzen bada, ekitaldi hauetan ikusiko gara.


Demokrazia ekonomikoa, maiatzaren 28an

Posted: Maiatza 19th, 2010 | Author: | Filed under: Gu ta gutarrak | Tags: , , , , | 2 Comments »

Maiatzaren 28an, Arrasateko Kulturaten Demokrazia Ekonomikoari buruzko II. Topaketa transnazionala egingo da, ni bertaratuko naiz eta antolakuntzan laguntzen saiatuko naiz, izan ere topaketa irekia eta kolaboratzailea da. Beraz interesa badaukazu kooperatibismoa, komunitateak, ekonomia alternatiboa edo demokrazia ekonomikoa bezalako gaietan animatu eta etorri, bertan elkarrekin ikasi eta eztabaidatuko dugu. Interesa izan dezaketen lagun edo lankideei abisatu.

Euskal kooperatibismo ereduaz eta honen berrikuntzaz euskaraz eztabaidatzeko aukera ere izango dugu, eta #koop konspiratzaile taldea sortu ahal izango dugu bazkalorduan eta arratsaldeko poteoan!

Etortzeko intentzioa baduzu eman izena hemen.

Oraingoz bertaratuko dira: Teketen,  Grupo Cooperativo Las Indias eta Ander Goñi

Demokrazia Ekonomikoa [1] eta [2]


Soinu banda: Uprising

Posted: Maiatza 13th, 2010 | Author: | Filed under: Gu ta gutarrak | Tags: , , | 1 Comment »

Irakurtzen ditudan liburuei edo bizitzako momentu konkretuei soinu banda jartzeko ohitura handia daukat, askotan aipatzen diet ingurukoei. Gero musika hori berriro entzutean liburu edo bizitzako momentu horretara bueltatzen naiz.

Nire bizitzako soinu banda grabatzeko atal berria sortu dut blogean SOINU BANDA

Egun hauetan, inguruan dugun egoerarekin eta botere finantzieroaren estatu kolpeak zapalduta, Muse-ren UPRISING abestia daukat buruan.

Letra hemen dago:

The paranoia is in bloom, the PR
The transmissions will resume
They’ll try to push drugs
Keep us all dumbed down and hope that
We will never see the truth around
(So come on!)

Another promise, another scene, another
A package not to keep us trapped in greed
With all the green belts wrapped around our minds
And endless red tape to keep the truth confined
(So come on!)

Chorus
They will not force us
They will stop degrading us
They will not control us
We will be victorious

Interchanging mind control
Come let the revolution take its toll if you could
Flick the switch and open your third eye, you’d see that
We should never be afraid to die
(So come on!)

Rise up and take the power back, it’s time that
The fat cats had a heart attack, you know that
Their time is coming to an end
We have to unify and watch our flag ascend

Chorus
They will not force us anekatips.com
They will stop degrading us
They will not control us
We will be victorious

Hey .. hey … hey .. hey!
(repeat)

Chorus
They will not force us
They will stop degrading us
They will not control us
We will be victorious

Hey .. hey … hey .. hey!
(repeat)