Proiektuak

Gonbidapena: Klasikoak Datoz I Mikelazuloko gosarietan

Posted: Abendua 14th, 2012 | Author: | Filed under: Eraldaketa, Laborategia | Tags: , , , | No Comments »

Lagunok, igande honetarako gonbidapen berezi bat egin nahi dizuet: Etorri Mikelazulora gosaltzera eta gozatu eta ikasi musika klasikoarekin modu kritikoan, #klasikoakdatoz!

KD2

Uztaileko Proba orokorraren ostean bueltan da Klasikoak datoz egitasmo musikala. Honakoan helburua hauxe da: berpizkundetik gaur egunerako musika klasikoko piezak eramatea, jendaurrean aurkeztea –zergatik dugun gogoko, nork egin zuen, zer irudikatzen duen, ze pasadizo gertatu den lan horren inguruan–, eta entzutea! Hori dena Mikelazuloko konpainia eta jaki goxoekin batera. Entzunaldi/Solasaldian bideratzen Hedoi Etxarte burkidea izango dugu.
Ekarri zure audioak, belarriak, ahoa eta pendrivea!

Tokia: Mikelazulo
Eguna: Abenduaren 16a, igandea
Ordua: 10:30

Oharra:
Garrantzitsua da ekitaldia benetan aberatsa izan dadin, bertaratzen garenok gure musika piezak eraman eta aurkeztea. Gure herriko musika bandak jotzen duen pieza bat, edo film batean entzun genuen pieza hura, edo txikitatik buruan hiltzatua dugun melodia kuttun hori. Ekarri pieza artxibo digitalean, CDan edo biniloan eta aurkezpentxoa prestatu. Guztion artean entzun eta komentatuko dugu.


Izango ez dudan hilobirako epitafioa

Posted: Iraila 10th, 2012 | Author: | Filed under: Eraldaketa, Gu ta gutarrak | Tags: , , , , , , | No Comments »

Opor hauetan Hedoi Etxarte lagun eta burkideak gomendatutako liburuxka bat irakurtzeko zortea izan dut, Hedoi berak parte hartu duen proiektu bat, EuskoLema Elkarteak editatutako Poema hautatuak- Ausgewählte Gedichte: Brecht- Aresti

Egia esan behar badut, ez naiz inoiz bereziki poesia zale izan, baina benetan gozatu dut bilduma honetan aukeratutako poemen indarrarekin. Tresna ideologiko ederra!

Poemak irakurtzen ari nintzela, kasualitatez poema baten azken lerroak iltzatuta geratu zitzaizkidan eta hiltzen naizenean, izango ez dudan hilarriko epitafio bezala gorde nahi nituzke:

Ez zaitzatetela lilura,

esklabotza eta gosetera!

Zerk beldurtzen zaituzte?

Basapiztia guztien modura hiltzen zarete

eta ondoren ez da deus egongo.

1.oharra: poema hau beste bertsio batekin ezagun egin zen abesti modura

2.oharra: Liburua La Hormiga Atómica liburudenda+kafe+proiektuan erosi nuen, egin bisita Iruñeatik pasatzen bazarete.

3.Oharra: Argazkia Londresen atera nuen, Highgate hilerrian, Marx lurperatua dagoen tokitik metro batzutara.


#kolosala izango da!

Posted: Urtarrila 6th, 2012 | Author: | Filed under: Aktibismoa-Hactibismoa, Eraldaketa, Informazioaren Sarea | Tags: , , , , | No Comments »

Bete blogak elkartasun mezuekin, eta blogik ez badaukazu zer zabiltza Facebook eta Twitterren denbora guztian? Sortu zure bloga eta sortu elkartasunaren sarea.

Euskal Presoek etxean on behar dutelako, zuekin gaude, kalea eta internet geureak dira!

#kolosala izango da!


Eraldaketaren bidean

Posted: Abendua 31st, 2011 | Author: | Filed under: Autonomia, Eraldaketa, Gu ta gutarrak | Tags: , , , , | 2 Comments »

Urte txarra izan omen da aurtengoa, hori esan daiteke behintzat inguruan galdetzen badugu, interneten bidaiatxo bat egiten badugu edo laister publikatuko diren urtekariak irakurtzen baditugu. Ba pertsonalean ez da horrela izan niretzat, lehen urte erdi gogorra pasa banuen ere, erabaki garrantzitsuen urtea izan da 2011 eta orain eraldaketa pertsonalaren bidean nago, horregatik datorren urtea pertsonalean eta lanean oso onak izango direla uste dut, etxera laugarren pertsona iritsiko zaigu eta autoeratzen ari naizen ibilbide profesional berriak forma definitiboa hartuko du urtean zehar.

Eta munduan ere urtea ez da ikusarazi nahi diguten bezain txarra izan. Beti ere iparraldeko herrialdeen ikuspegian murgilduta bizi gara, eta gainera gure interes kolektiboetatik urrun dagoen Kapitalaren ikuspegi subordinatuan. Kapitalismoak izan duen krisi zikliko sakonenetakoa bizi dugun honetan, argi ikusten dugu etorkizunean gauzak asko aldatuko direla, baina zorionez sistemari hortzak ikusi dizkiogu, eta eraldaketaren bidean hori da lehen pausoa, konzientzia hartzea eta informazioa izatea. Hurrengoa Autonomia lortzea, bizitzako aspektu guztietan, eta azkenik antolakuntzaren bitartez ideietan eta ekimenean estrategia hegemonikoak martxan jartzea. Hemen bide honen lehen fasearen hasieran baino ez gaude, eta hurrengo pausoak eman bitartean langile klasea osatzen dugunok asko sufrituko dugu, baina antolatu gaitezen lehenik autonomiaren bidea egiten hasteko, hortan ere lan asko baidaukagu, zentzu honetan proiektu asko daude martxan eta datorren urtean hortan zentratu beharko gara. Hurrengo post batean azalduko ditut ni pertsonalki inplikatu naizen zenbait proiektu.

Bitartean munduko beste herrialde batzuetan dinamika subordinatuak alde batera utzi dituzte, eta informazioaren fasea gaindituta autonomiarako tresnak lantzen daramazkite urteak. Ondorioz kapitalismoaren krisi ziklikoa ez dute guk bezainbeste sufritu eta aurrera egiteko tresna propioak dituzte, begirada kolektiboz eraiki nahi dute etorkizuna eta beraien herrialdeetatik hasita mundu mailako eraldaketa prozesua martxan jartzeko prest daude, bide horretan oso garrantzitsua izan da azken urtea. Gure esku dago Latinoamerikatik datozkigun adibideak jaso eta gurean ere Eraldaketaren Bidea eraikitzen hastea.

Hemen errege, lehendakari eta teknokrata ugarien diskurtso pobre eta etsigarria normaltzat ematen dugun bitartean, Boliviako lehendakariordeak Venezuelako Filosofia Foroan diskurtso inspiratzaile hau egin zuen. Hartu behar den denbora eta ikusi Alvaro García Linera, Estatua, Iraultza eta Hegemoniaren eraikuntzaz hitz egiten.

Urte Gorri On!