Solasaldia: Banka etikoa – Fiare proiektua
Posted: Abendua 2nd, 2012 | Author: birasuegi | Filed under: Aktibismoa-Hactibismoa | Tags: banka etikoa, errenteria, fiare | No Comments »Astelehena abenduak 3an Solasaldi batean parte hartuko dut Errenteriako Reina Aretoan. Solasaldia 19:00tan hasiko da eta bertan Fiareko zuzendari Peru Sasiarekin batera Fiare proiektuaren nondik norakoak azalduko ditugu. Nik batez ere tokiko taldea nola sortu genuen eta zer lan egiten dugun azalduko dut.
Badira 3 urte gai honekin herrian lanean hasi ginela, eta pausu garrantzitsuak eman ditugu. Adibidez duela gutxi Errenteriako Udala Fiareko bazkide egitea lortu genuen, eta taldekako bilera mordoa egin ditugu. Emaitzak pixkanaka datoz, baina duela urte batzuk ezinezkoa zirudien Kreditu Kooperatiba Etikoa eskuetan daukagu, eta utopia hura eraldaketarako tresna izango da datozen hilabeteetan.
Informazio gehiago nahi baduzu, etorri hitzaldira, edo galdetu nahi duzunean.
Iruzkinak