birasuegi komandantea

eraldaketa sareko nodo bat

  • Hasiera
  • birasuegi
  • Talaios Kooperatiba
  • Bakalhau
  • birasuegi
  • abendua 14, 2012
  • 0

Gonbidapena: Klasikoak Datoz I Mikelazuloko gosarietan

Lagunok, igande honetarako gonbidapen berezi bat egin nahi dizuet: Etorri Mikelazulora gosaltzera eta gozatu eta ikasi musika klasikoarekin modu kritikoan, #klasikoakdatoz!

KD2

Uztaileko Proba orokorraren ostean bueltan da Klasikoak datoz egitasmo musikala. Honakoan helburua hauxe da: berpizkundetik gaur egunerako musika klasikoko piezak eramatea, jendaurrean aurkeztea –zergatik dugun gogoko, nork egin zuen, zer irudikatzen duen, ze pasadizo gertatu den lan horren inguruan–, eta entzutea! Hori dena Mikelazuloko konpainia eta jaki goxoekin batera. Entzunaldi/Solasaldian bideratzen Hedoi Etxarte burkidea izango dugu.
Ekarri zure audioak, belarriak, ahoa eta pendrivea!

Tokia: Mikelazulo
Eguna: Abenduaren 16a, igandea
Ordua: 10:30

Oharra:
Garrantzitsua da ekitaldia benetan aberatsa izan dadin, bertaratzen garenok gure musika piezak eraman eta aurkeztea. Gure herriko musika bandak jotzen duen pieza bat, edo film batean entzun genuen pieza hura, edo txikitatik buruan hiltzatua dugun melodia kuttun hori. Ekarri pieza artxibo digitalean, CDan edo biniloan eta aurkezpentxoa prestatu. Guztion artean entzun eta komentatuko dugu.

Tags: bakalhauklasikoakdatozmikelazulomusika

Eraldaketa Soziala · Laborategia

Logging In...

Profile cancel

Sign in with Twitter Sign in with Facebook
or

Not published

© Copyright 2014 birasuegi komandantea. Slideside Theme by WPBandit.

  • Proiektuak

    • Etzi.pm
    • Kabia
  • Atalak

    • Eraldaketa Soziala
    • Gutarrak
    • Informazioaren Sarea eta Komunikazioa
    • Laborategia
    • Post Txikiak
  • Iruzkinak

    • @inigosuspe(e)k Argia gurekin izan dadila #Gaztaño bidalketan
    • @teketen(e)k La acumulación por desposesión es permanente en la historia del capitalismo realmente existente bidalketan
    • @ameslaria(e)k Venceremos bidalketan
    • @manuel3108(e)k La acumulación por desposesión es permanente en la historia del capitalismo realmente existente bidalketan
    • @birasuegi(e)k La acumulación por desposesión es permanente en la historia del capitalismo realmente existente bidalketan
  • Etiketak

    2011 albisteak 2.0 argazkiak arrasate attac attactv bakalhau bidaiak bideoak biolur birasuegi blogak blogsoviet calexico carlos martinez decrecimiento decroissance degrowth demokrazia demokrazia ekonomikoa deshazkundea ekonek ekonomia eraldaketa errenteria Euskal Herria fiare gaza gaztaño grezia hedabideak komunismoa koop krisia mikelazulo muse nekazaritza ekologikoa palestina pascual_serrano Rebelion riseup sanmarko tb uprising zutik
  • Nabigatu euskaraz