Gonbidapena: Klasikoak Datoz I Mikelazuloko gosarietan
Lagunok, igande honetarako gonbidapen berezi bat egin nahi dizuet: Etorri Mikelazulora gosaltzera eta gozatu eta ikasi musika klasikoarekin modu kritikoan, #klasikoakdatoz! Uztaileko Proba orokorraren ostean bueltan da Klasikoak datoz egitasmo musikala. Honakoan helburua hauxe da: berpizkundetik gaur egunerako musika klasikoko piezak eramatea, jendaurrean aurkeztea –zergatik dugun gogoko, nork egin zuen, zer irudikatzen duen, ze pasadizo […]