Eraldaketaren bidean
Posted: Abendua 31st, 2011 | Author: birasuegi | Filed under: Autonomia, Eraldaketa, Gu ta gutarrak | Tags: 2011, 2012, autonomia, eraldaketa, marxismoa | 2 Comments »Urte txarra izan omen da aurtengoa, hori esan daiteke behintzat inguruan galdetzen badugu, interneten bidaiatxo bat egiten badugu edo laister publikatuko diren urtekariak irakurtzen baditugu. Ba pertsonalean ez da horrela izan niretzat, lehen urte erdi gogorra pasa banuen ere, erabaki garrantzitsuen urtea izan da 2011 eta orain eraldaketa pertsonalaren bidean nago, horregatik datorren urtea pertsonalean eta lanean oso onak izango direla uste dut, etxera laugarren pertsona iritsiko zaigu eta autoeratzen ari naizen ibilbide profesional berriak forma definitiboa hartuko du urtean zehar.
Eta munduan ere urtea ez da ikusarazi nahi diguten bezain txarra izan. Beti ere iparraldeko herrialdeen ikuspegian murgilduta bizi gara, eta gainera gure interes kolektiboetatik urrun dagoen Kapitalaren ikuspegi subordinatuan. Kapitalismoak izan duen krisi zikliko sakonenetakoa bizi dugun honetan, argi ikusten dugu etorkizunean gauzak asko aldatuko direla, baina zorionez sistemari hortzak ikusi dizkiogu, eta eraldaketaren bidean hori da lehen pausoa, konzientzia hartzea eta informazioa izatea. Hurrengoa Autonomia lortzea, bizitzako aspektu guztietan, eta azkenik antolakuntzaren bitartez ideietan eta ekimenean estrategia hegemonikoak martxan jartzea. Hemen bide honen lehen fasearen hasieran baino ez gaude, eta hurrengo pausoak eman bitartean langile klasea osatzen dugunok asko sufrituko dugu, baina antolatu gaitezen lehenik autonomiaren bidea egiten hasteko, hortan ere lan asko baidaukagu, zentzu honetan proiektu asko daude martxan eta datorren urtean hortan zentratu beharko gara. Hurrengo post batean azalduko ditut ni pertsonalki inplikatu naizen zenbait proiektu.
Bitartean munduko beste herrialde batzuetan dinamika subordinatuak alde batera utzi dituzte, eta informazioaren fasea gaindituta autonomiarako tresnak lantzen daramazkite urteak. Ondorioz kapitalismoaren krisi ziklikoa ez dute guk bezainbeste sufritu eta aurrera egiteko tresna propioak dituzte, begirada kolektiboz eraiki nahi dute etorkizuna eta beraien herrialdeetatik hasita mundu mailako eraldaketa prozesua martxan jartzeko prest daude, bide horretan oso garrantzitsua izan da azken urtea. Gure esku dago Latinoamerikatik datozkigun adibideak jaso eta gurean ere Eraldaketaren Bidea eraikitzen hastea.
Hemen errege, lehendakari eta teknokrata ugarien diskurtso pobre eta etsigarria normaltzat ematen dugun bitartean, Boliviako lehendakariordeak Venezuelako Filosofia Foroan diskurtso inspiratzaile hau egin zuen. Hartu behar den denbora eta ikusi Alvaro García Linera, Estatua, Iraultza eta Hegemoniaren eraikuntzaz hitz egiten.
Urte Gorri On!
Asmo onekin hasi diagu urtea behintzat. Post ona. Besarkada bat lagun!
Bai, orokorrean baikorra naiz eta gauza asko egiteko gogoz nabil. Mila esker eta besarkada handi bat!