Azabaratza martxan
Posted: Maiatza 23rd, 2011 | Author: birasuegi | Filed under: Gu ta gutarrak | Tags: azanaratza basherriak | No Comments »Gaur jaso dugu Azabaratza basherri taldeko kideok Manuelek prestatutako lehen barazki saskia. Kale erdian jaso dugu, esperientziari bisibilitatea eman nahi diogulako, eta egia esan atentzioa deitu du kale erdian egindako barazki banaketak, hemen lehen argazki bat:
Oraingoz pixkanaka martxa hartzen ari da taldea, baina helburu argia daukagu, elikagaien kontsumoa beste modu batera egitea, ekoizleen proiektuen bideragarritasuna bermatuz eta Euskal Herrian elikadura subiranotasuna sustatuz.