Proiektuak

Datozen egunetan: Deshazkundea

Posted: Maiatza 20th, 2010 | Author: | Filed under: Gu ta gutarrak | Tags: , , , | 1 Comment »

Azken aldian alde batetik eta bestetik entzuten dut deshazkundea hitza. Modan ote dago? galdetzen diot nire buruari eta zenbait lagunekin ere komentatu izan dut, baina egia da ez dudala medio masiboetan entzun, lagunen bitartez edo saltsan nabilen zenbait taldetan aipatu izan da, baita interneten gora eta behera nabilenean txoko batean baino gehiagotan topatu izan dut.

Baina zer da orduan deshazkundea, toki erabat ezberdinetan aurkitzeko? Hori jakin nahiean nabil eta dokumentazio lanetan nabil. Hala ere, naiz eta asko irakurtzen ari naizen gaiari buruz, askotan zuzenean beste norbaiten ahotik entzuteak eta esplikazioak jasotzeak gehiago laguntzen du, eta kasualitatez zenbait aukera sortu zaizkit datozen egunetarako.

Datozen sei egunetan 3 aukera izango ditut besteen ahotik ideiak jaso eta ahal dudan neurrian nire iritzia emateko:

  • Gaur osteguna arratsaldeko 19:30etan Mikelazulo Elkartean, eta Oarsoaldeko Zutik-ek antolatuta Deshazkundeari buruzko hitzaldia izango da, Bikilak aurkeztua eta Deshazkundea kolektiboko Ivan Molina hizlari izango delarik.
  • Usurbilgo lagun baten bitartez jakin dut bertan eta hango kontsumo taldearen inguruan, deshazkundeari buruz hitz egiten hasteko taldetxo bat sortu dela eta Gipuzkoan interesatuta egon daitekeen jendea bildu nahi dutela. Usurbilera joango naiz beraz .
  • Azkenik datorren asteazkenean Literaktum ekitaldien barne deshazkundeari buruz hitz egitera etorriko da Nicolas Ridoux, Andres Neumanekin batera. 19:30etan Ernest Lluch kulturetxean.

Egun hauetan dexente ikasiko dudala uste dut, kontatuko dut. Norbait animatzen bada, ekitaldi hauetan ikusiko gara.