Eneko Saint Tropezeko portuan
Aurtengo oporretan ateratako argazkietatik gehien gustatzen zaidana agian hauxe da.
eraldaketa sareko nodo bat
Aurtengo oporretan ateratako argazkietatik gehien gustatzen zaidana agian hauxe da.
Gaztañono sanjuan Sua
Gaurtik argia gurekin izan dadila!
Battaglia del Lago Trasimeno →
15 egun barru niretzat mitikoa den toki horietako batean egongo naiz, Trasimeno lakuan. Dokumentatzen hasi naiz, eta nola ez Wikipedia lehen esteka:
Battaglia del lago trasimeno – Wikipedia CC-BY
La vulgata ideológica de la economía convencional y del "pensamiento" cultural y social que la acompaña, pretende que la acumulación se financia por el ahorro (virtuoso) de los "ricos", y de las naciones. La historia no respalda esa invención de los puritanos angloamericanos. Se trata, por el contrario, de la historia de una acumulación ampliamente financiada por la desposesión de unos (la mayoría) en beneficio de los otros (una minoría). Marx ha analizado con rigor este proceso que ha calificado como acumulación primitiva.
— Samir Amin
Samir Amin en Frantz Fanon en África y Asia, Introducción del libro Piel negra, máscaras blancas pag. 12
"Venceremos" es la palabra que más me gusta en español
— Assata Shakur
Assata Shakur: Una autobiografía liburuan irakurri dut eta automatikoki munduko borroka asko etorri zaizkit burura, hizkuntza ezberdinetan baina helburu berberarekin.
Duela aste batzuk Lupulu.com proiektua aurkezten izan nintzen ETB1eko Airean saioan. Esperientzia interesgarria izan zen, ikusi bideoa
Lupulu blogeko albistea
Datozen egunak Carcassona, Narbona, eta Perpinya artean pasako ditugu eta beste batzuetan egin izan dudan bezala sarean proposamenak eskatu ditut, zer bisitatu, zer ikusi, zer jan:
Dena prest oporretarako. Carcassona, Narbona eta Perpinya artean egingo ditugu. Ikusteko, dastatzeko, irakurtzeko proposamenik?
— Beñat Irasuegi (@birasuegi) August 26, 2013
Hauek jasotako erantzun batzuk:
@birasuegi Narbonako merkatuan bertan bazkaldu. Mundiala
— Sagra (@xagra) August 26, 2013
@birasuegi carcasonako ardoa. botila kutrea xamar, hiriaren harresia duena. eta eskualdeko fitou-a ere bai. carcasonan bertan kasueleta.
— rikardo arrillaga (@rikardoarrillag) August 26, 2013
@birasuegi Carcassonen aterpean lo egitea,Peripertus ta Monsegur gazteluak,Galamus arroilak eta Narbonen pizzeria 1 hiri erdiko enparantzan
— TOWILLENRUIZ (@towillenruiz) August 26, 2013
@birasuegi @towillenruiz esandako aukera batzuk hemen eta hurrengo bi sarreretan: http://t.co/T6SiA9BErE Ondo pasa
— Piruke (@pirukeriak) August 26, 2013
@birasuegi orain urte batzuk ibili ginen hor zehar eta Carcasona oso-oso turistikoa izan arren, alde zaharrean giro ona, plazan afaltzen
— leire narbaiza arizm (@txargain) August 26, 2013
@birasuegi Jakingo duzu jada, baina Carcassoneko Erdi Aroko gunea. Joan den astean ibili ginen hortik Lyonera bidean eta oso polita
— Jurdan Arretxe (@Jurdan) August 26, 2013
@Jurdan @birasuegi egia
Narbonatik animatzen bazara Montpelier ez dago urruti: bizitza handiko hiria
— Ion Ansa (@ionansa) August 26, 2013
@birasuegi canal du Midi inguruetan bizikletarekin txangoa, Carcassoneko hiribildua, Tolosa bidean duzu…
— Jon Abril (@jonabril) August 26, 2013
@birasuegi irakurtzeko komiki bikaina Sky Hawk. Erosteko berandu bahabil, deskargatzeko hemen: http://t.co/2osXUoGonH
— Arnaitz Bergaretxe (@argaraitz) August 26, 2013
Mila esker denoi. Proposamen gehiago badituzue ere gustora jasoko ditut
Lagunok, igande honetarako gonbidapen berezi bat egin nahi dizuet: Etorri Mikelazulora gosaltzera eta gozatu eta ikasi musika klasikoarekin modu kritikoan, #klasikoakdatoz!
Uztaileko Proba orokorraren ostean bueltan da Klasikoak datoz egitasmo musikala. Honakoan helburua hauxe da: berpizkundetik gaur egunerako musika klasikoko piezak eramatea, jendaurrean aurkeztea –zergatik dugun gogoko, nork egin zuen, zer irudikatzen duen, ze pasadizo gertatu den lan horren inguruan–, eta entzutea! Hori dena Mikelazuloko konpainia eta jaki goxoekin batera. Entzunaldi/Solasaldian bideratzen Hedoi Etxarte burkidea izango dugu.
Ekarri zure audioak, belarriak, ahoa eta pendrivea!
Tokia: Mikelazulo
Eguna: Abenduaren 16a, igandea
Ordua: 10:30
Oharra:
Garrantzitsua da ekitaldia benetan aberatsa izan dadin, bertaratzen garenok gure musika piezak eraman eta aurkeztea. Gure herriko musika bandak jotzen duen pieza bat, edo film batean entzun genuen pieza hura, edo txikitatik buruan hiltzatua dugun melodia kuttun hori. Ekarri pieza artxibo digitalean, CDan edo biniloan eta aurkezpentxoa prestatu. Guztion artean entzun eta komentatuko dugu.
Astelehena abenduak 3an Solasaldi batean parte hartuko dut Errenteriako Reina Aretoan. Solasaldia 19:00tan hasiko da eta bertan Fiareko zuzendari Peru Sasiarekin batera Fiare proiektuaren nondik norakoak azalduko ditugu. Nik batez ere tokiko taldea nola sortu genuen eta zer lan egiten dugun azalduko dut.
Badira 3 urte gai honekin herrian lanean hasi ginela, eta pausu garrantzitsuak eman ditugu. Adibidez duela gutxi Errenteriako Udala Fiareko bazkide egitea lortu genuen, eta taldekako bilera mordoa egin ditugu. Emaitzak pixkanaka datoz, baina duela urte batzuk ezinezkoa zirudien Kreditu Kooperatiba Etikoa eskuetan daukagu, eta utopia hura eraldaketarako tresna izango da datozen hilabeteetan.
Informazio gehiago nahi baduzu, etorri hitzaldira, edo galdetu nahi duzunean.
Gaur greba eginko dut, baina greba eguna borroka eta ekintzarako eguna denez gaurko egun osoan #grebaorokorra gerrila informatiboaren jaraipena ikusi ahal izango duzue. Kalera!
Nabigatu euskaraz