FIARE eta ATTAC, bi proiektu hauetan modu aktiboan parte hartzen dut, biek Demokrazia ekonomikoa dute helburu, eta ATTAC TV-ren bideo honetan elkartu dira.
Maiatzaren 28an, Arrasateko KulturatenDemokrazia Ekonomikoari buruzko II. Topaketa transnazionala egingo da, ni bertaratuko naiz eta antolakuntzan laguntzen saiatuko naiz, izan ere topaketa irekia eta kolaboratzailea da. Beraz interesa badaukazu kooperatibismoa, komunitateak, ekonomia alternatiboa edo demokrazia ekonomikoa bezalako gaietan animatu eta etorri, bertan elkarrekin ikasi eta eztabaidatuko dugu. Interesa izan dezaketen lagun edo lankideei abisatu.
Euskal kooperatibismo ereduaz eta honen berrikuntzaz euskaraz eztabaidatzeko aukera ere izango dugu, eta #koop konspiratzaile taldea sortu ahal izango dugu bazkalorduan eta arratsaldeko poteoan!