Entries Tagged 'Gu ta gutarrak' ↓

Zine Txiroa: V. denboraldia abian

Errenteria-Oreretako Mikelazulo Elkartearen ekimen interesgarrienetakoa da Zine Txiroa deiturikoa. Ekimenaren blogean eta kaleko karteletan ikusi ahal izan dudanez ostegun honetan hasiko da V. denboraldia, Sagarraren denbora. 25 urte deserritik itzultzen filmarekin.

Ohi duten bezala filmaren egile edo protagonistaren bat izango da Mikelazulon, eta hizketaldi interesgarrietan parte hartzeko aukera izango da. Aste honetan Josu Martinez dokumentalaren zuzendaria eta Kristiane Etxaluz protagonistarekin hitz egiteko aukera izango da.

Ea aurtengo denboraldian ahalik eta pelikula gehien ikusteko aukera daukadan.

Sagarraren denbora. 25 urte deserritik itzultzen – Zine Txiroa V. denboraldia

Osteguna urriaren 14, 19:30etan, Mikelazulo Kultur Elkartean, Errenteria-Orereta

Hamaika Telebistan Kristiane eta Josuri egindako elkarrizketa:

Sagarren Denbora filmaren inguruan from Kazkarot on Vimeo.

Txintxarri: Zesio eta herentziak

Txintxarri Elkarteko bazkidea naiz Errenterian, eta asteazken honetan urteko Batzar Nagusia izan dugu. Lehenik madalenetan egindako lanarekin atera dugun dirutzaren ;-)   balantzea egitea tokatzen zen, eta egia esan lan asko egiten dugu eta urte osoko ekintzetarako diru polita ateratzen dugu. Ondoren zuzendaritzan aldaketak egitea tokatzen zen, baina tramite hutsa denez azkar konpondu genuen. Azkenik gai garrantzitsuena, azken urteetan buruhauste eta haserre asko sortu dituena, Zesio eta Herentziak.

Esan daiteke Txintxarri ezkerreko elkartea dela, ideia ezkertiarren inguruan sortu zen, eta bertan sozio den jendea ezkertiarra da, familia batekoa edo bestekoa, baina ezkertiarra. Urte askotan elkartea alokatutako lokal batean egon da, baina duela 4 urte lokal berrira pasa ginen, erositako lokal batera. Honek bi arazo sortu ditu, erosketaren kostua bazkideen poltsikoetan, eta bazkide bakoitzak propietateari ematen dion zentzua. Bi arazo hauek mugimendu ezberdinak sortu dituzte bazkideen artean, bajak, ordaindutako zesioak, haserreak… Eta guzti honekin bukatzeko asanbladan gauzak argitzea erabaki zen.

Asanbladan eztabaida luzea izan genuen, eta batzuk beste asanblada berezi bat egitea erabaki nahi zuten harren, azkenean gaiari buruzko erabaki eta bozketa egin arte handik ez ateratzea erabaki genuen.

Nire ustez eta beste bazkide askoren ustez, eta hitz egindakoaren arabera, elkartearen oinarrizko printzipio bat hau da: ” Elkartearen lokalaren jabetza elkartearena da, modu kolektiboan eta ez indibidualean. Elkarteko bazkideen propietate komunala da”

Printzipio honekin eta eztabaidaren ondoren erabaki genuen:

  • Ezin da bazkidetzaren zesiorik egin. Bazkide batek uzten duena baja da, eta itxaron zerrendako lehena sartzen da sarrera kuota ordaindu ondoren. Asanbladan onartuko da sarrera berria.
  • bazkide bat hiltzen denean, bere inguruak (familia, lagunak…) erabakiko dute bazkidetza nori eman. zuzenean pertsona bati edo elkarteari. Zuzenean pasatzean ez da sarrera kuota ordainduko.

Nik eta beste batzuk, besteen artean nire izebak heriotza kasuan ere lehen puntuan bezala jokatzea proposatu genuen, heriotza kasuan ere bazkidetza elkartearentzat da. Bozketa galdu genuen. Hala ere galarazita geratzen da akordio pribatuen bitartez bazkidetza beste pertsona bati pasatzea. Bazkidetza elkartearena da.

Hau horrela izanda, nire izeba, niri eta gure ingurukoei tokatzen zaigu duela hilabete hil zen izeba Laura maitearen bazkidetzarekin zer egin erabakitzea, tamalez eta kasualitatez hau baita lehen kasua. Esan bezala izeba eta nire ustez heriotza kasuan ere bazkidetzak elkartearena izan behar luke, baina ez da hori erabaki, beraz izeba Laurak zer egingo zukeen  pentsatu beharko dugu.

Les jours tristes eta Yann Tiersen

Izeba Lauriri Oihanlekun egin genion despedidan, lagun batek Yann Tiersenen melodiatxo bat eskaini zion. Egun tristeak izan dira eta, melodiatxo hori gogoan, azken egunetan oso gogoko dudan Yann Tiersenen disko guztiak entzunez eta izeba maitea gogoratuz pasa ditut orduak.

Entzundakoen artean dira ‘Les jours tristes‘ eta Summer 78:

Beste askok bezala bera baino lehen Amelie filmerako egin zituen abestiak ezagutu nituen, baina 2006an Donostiara etorri zen, eta kontzertuan zuzenean ikusi nuenean engantxatu ninduen betirako. Orduan blog bat ireki nuen, ibilbide gutxi izan zuena, baina lehen post-a Yann Tiersenen kontzertuari eskaini nion.

Azaroaren 19an berriro dator Yann Tiersen Euskal Herrira, zehazki bilbora. Ez dut aukera galduko.

Memoria beroa

Udako beroa lagun hil zuten Federico Garcia Lorca Granadan, 1936 urtean. Gertatua gogoratuz eta memoriaren beroa mantentzeko eskatuz testu interesgarria idatzi du Granadan bizi den lagun batek.

Verano y cálida memoria

SOS Arrazakeriak babesa behar du

SOS Arrazakeriak Errenteriako udalaren laguntzarekin bulego bat ireki behar du Igantzi auzoan, eta badirudi bertako bizilagun batzuei ez zaiela gehiegi gustatu. Sakonerako ematen du gaiak eta saiatuko naiz beste post batean azken aldian Errenterian gertatu diren zenbait kontu azaltzen, hala ere Igantziko Auzo Elkartekoek esplikatu beharko dute zergatik uste duten SOS Arrazakeriaren bulegoa hor egoteak agian kalte moral edo fisikoak sortuko dizkien.

Bitartean herriko pertsona talde batek SOS Arrazakeriaren lana ba besteko gutun bat bidali dugu prentsara. Noticias de Gipuzkoa, Berria eta Oarsoaldeko Hitzan argitaratu dute.

Arrazakeria eta Faxismoarekin tolerantziarik ez!

Hedabideetan azaldu denez, Igan-tziko auzo-elkarteak ez du ondo ikusten SOS arrazakeriak bere auzoan bulego bat irekitzea. Ez gaude ados jarrera horrekin. SOS arrazakeria etorkinei laguntzeko eta bere eskubideak defenditzeko sorturiko elkartea da. Eta gure babes guztia behar du.
Izan ere, etorkinak, ez lehen eta ez orain, ez dira problema. Lehen diktadura zen problema, milioika pertsona emigratzera bultzatu bai-tzuen. Orain, Europak eta multinazionalek daramaten politika internazionala da problema, munduan miseria, gosea eta gerrak sorraraziz eta hemen etorkinak klandestinitatera eta kontzentrazio-eremutara kondenatuz. Etorkinak, gu bezala, merkatu sistema kapitalista honen biktimak dira. Etorkina gu bezala, eta larriago, munduko zapalduen multzokoa da. Etorkina problemarekin berdintzea, etorkina arriskuarekin eta bortizkeriarekin berdintzea, ez da justua eta hipokrita da.
Orain ezagutzen hasi garen austeritate plan gogorrak biderkatuko ditu hemen baztertuak eta miseria gorrian bizi direnak. Horiekiko elkartasuna eta plan sozialak eta osasungintza eta hezkuntza dohain eta kalitatezkoak aldarrikatzen eta exijitzen dugun bezala, etorkinekiko ere berdin jokatu behar dugu. SOS arrazakeria kapital mundialak sortzen dituen biktimekiko elkartasunaren adierazpen xume bat da. Sinatzen dugunok SOS arrazakeriaren eta Auzo Elkartearen arteko elkarlana beharrezkoa ikusten dugu.

Sinatzaileak:
J. Barriola, J.R. Gurrutxaga, Laura Lopez, Kontxi Martin, Pedro Boubeta, Julia Irasuegi, Laura Irasuegi, Gema Mariezkurrena, Koldo Gorostidi, J .A. Izquierdo, Filo Juanikorena, J.M Karrere, Mikel Martin, Fidel Alcala, M. Luisa Zabala, Jesus Aizpurua, Nathalie Pelage, Celine Urzaiz, Ainara Gurrutxaga, Joxin Arregi, Imanol Miner, Laura Vara, Beñat Irasuegi, Enaitz Lizardi, Igor Errazkin, Oscar Manso eta Lorentxo Garmendia

Gaur Txintxarrisferako 3. blogs&beers-a

Gaur Txintxarrisferako 3. blogs&beers-a egingo da Alegin.

Han izango gara Blogsovieteko zenbait lagun, konspiratzen eta batez ere zerbezak edaten.


euskaltube.com bideoak | Izenburua: Txintxarrisferako 3. blogs&beers-a | Erabiltzailea: bedaio3000

FIAREko Peru Sasia ATTAC TV-k elkarrizketatua

FIARE eta ATTAC, bi proiektu hauetan modu aktiboan parte hartzen dut, biek Demokrazia ekonomikoa dute helburu, eta ATTAC TV-ren bideo honetan elkartu dira.

Sareak josten ari gara.

PERU SASIA – Entrevista al Presidente de FIARE, Banca Ética y Ciudadana from AttacTV on Vimeo.

Bioterra eta nekazaritza ekologikoa

Urtero bezala, igandean Irungo FICOBAn izan ginen Bioterra azoka ikusten, eta urtero bezala nahiko haserre atera nintzen bertatik. (Por zierto FICOBAkoek Gobernuaren Delegazioarekin hitz egin beharko dute, larunbat eta igandean goiz osoan poliziak kontrola jarrita izan zuen sarrerako biribilgunean).

Nekazaritza ekologikoak oso panorama zaila bizi du Euskal Herrian, berez  dagokion merkatua erabat atrofiatua baitago Kalitatea Fundazioaren estrategia komertzial inbaditzailearen ondorioz. Marketing estrategia indartsu eta jarraituaren ondorioz (Izugarri lan ona egin dute, onartu beharra dago) Eusko Label produktuak jarri dituzte kalitate hobereneko produktuen tokian, eta ondorioz gaur egun Nekazaritza Ekologikoko produktuek oso zaila dute hauekin leihatzea, berez Eusko Labelak “saltzen” dituen baloreak modu egoki eta justuagoan betetzen dituzten arren. Hala ere gai sakona da eta beste post baterako utziko dut.

Bioterra da gaur egun Euskal Herriko Nekazaritza Ekologikoaren erakustoki nagusietako bat, eta urte hauetan ikusi dut nola hazten joan  den eskaintza eta bertan parte hartzen duten ekoizle, banatzaile eta elkarteen egitura. Poliki doa, baina etengabea da garapena. Aurten gehien gustatu zaidan ekimena ENEEK eta Luis Irizar sukaldaritza eskolak elkarlanean egindakoa da, ENEEKekoek ekoizleak eta bisitariak zuzeneko kontaktuan jarri zituen, sukaldaritzako ikasleek produktu ekologikoekin pintxo bat prestatzen zieten bitartean. Eskolako ikasleek sukaldea publikoari begira zeukaten, eta pintxo ezberdinen egitarau bat prestatu zuten.

Hemen han ateratako argazki bat:

Hori eta beste batzuk aspektu positiboak, baina urtero bezala handik haserre ateratzearen arrazoia berdina, Naturall.

Bioterrarekin batera egiten den azoka paraleloa da Naturall. Antolakuntzak esaten duenaren arabera “Osasun eta ongizatearen gunea” da, baina nire iritziz erremedio pseudozientifiko, erlaxatzeko aparatu eta neoerlijio alternatiboen nahasketa baino ez da. Eta ez zait gustatzen, horrelako tontokeriak ez zaizkit batere gustatzen, jendearen siniskeria potentziatzeko bakarrik balio dute, eta oraindik gutxiago gustatzen zaidana eta haserretzen nauena gauza guzti hauek Nekazaritza Ekologikoa indartu nahi duen azokarekin nahastea.

Nekazaritza Ekologikoak aurrera egin nahi badu, horrelako ekimenetatik aldendu behar du, askotan esaten dudan bezala, dietetika eta belar-dendatatik atera eta bere espazio propioak sortu behar ditu, dauzkan ezaugarri positiboak indartuz, nekazaritza garbi eta justuagoaren alde. Elikadura eredu sozialaren alde nago eta horretarako Nekazaritza Ekologikoa ondo definitu behar dugu.

#freegaza:flotatxoa erasotua

Benetan albiste txarrarekin esnatu gara gaur. Israeleko armadak Gazara laguntza eta elkartasuna zeraman flotatxoa erasotu du, eta medio ezberdinek diotenez gutxienez 16 aktibista hil dituzte erasoan. Atzo gauean orduak eman nituen hauetako untzi batetik emititzen ari zituzten zuzeneko irudiak ikusten, eta beldurrarekin oheratu nintzen, flotatxoan zeuden pertsonen aurpegietan ikusten zen beldurrarekin.

Bertatik datozen albisteak ez dira onak, eta oraindik nahasmena da nagusi, Israelgo armada desinformazioaren bidez areagotzen ari den nahasmena. Nik informazioa batez ere bi toki hauetatik jaso dut goizean zehar:

#freegaza –> Hobe #palestina #libre lagun batek esan zidan bezala

Jarri dudan musika, Khaled Jubran musikari palestinarrarena da.

Eguneraketa 2010/06/07: Egoerak oso nahasia izaten segitzen du, batez ere Israelek desinformatzeko egiten duen lan izugarriaren eraginez. Henning Mankell idazle estimatuak kronika idatzi du han bizitutakoaz.

Soinu banda: Calexico

Gaur nire mini-baratza ekologikoa landatzen nuen bitartean Calexico izan dugu jarrita etxean, oso gustoko dut mutil hauek egiten duten musika.
Donostian izan zirenean kontzertura joateko aukera izan nuen.

CALEXICO in series Live At Other Music from Dig For Fire on Vimeo.


Parse error: syntax error, unexpected T_STRING in /home/birasuegi/birasuegi.com/wp-content/themes/copyblogger/footer.php on line 4