#freegaza:flotatxoa erasotua

Benetan albiste txarrarekin esnatu gara gaur. Israeleko armadak Gazara laguntza eta elkartasuna zeraman flotatxoa erasotu du, eta medio ezberdinek diotenez gutxienez 16 aktibista hil dituzte erasoan. Atzo gauean orduak eman nituen hauetako untzi batetik emititzen ari zituzten zuzeneko irudiak ikusten, eta beldurrarekin oheratu nintzen, flotatxoan zeuden pertsonen aurpegietan ikusten zen beldurrarekin.

Bertatik datozen albisteak ez dira onak, eta oraindik nahasmena da nagusi, Israelgo armada desinformazioaren bidez areagotzen ari den nahasmena. Nik informazioa batez ere bi toki hauetatik jaso dut goizean zehar:

#freegaza –> Hobe #palestina #libre lagun batek esan zidan bezala

Jarri dudan musika, Khaled Jubran musikari palestinarrarena da.

Eguneraketa 2010/06/07: Egoerak oso nahasia izaten segitzen du, batez ere Israelek desinformatzeko egiten duen lan izugarriaren eraginez. Henning Mankell idazle estimatuak kronika idatzi du han bizitutakoaz.

1 comment so far ↓

#1 Tweets that mention #freegaza:flotatxoa erasotua – birasuegi komandantea -- Topsy.com on 05.31.10 at 1:16 pm

[...] This post was mentioned on Twitter by Beñat Irasuegi and luther blissett, Iñigo Susperregi. Iñigo Susperregi said: RT: @birasuegi: [BK]: : #freegaza:flotatxoa erasotua http://birasuegi.com/2010/05/31/freegazaflotatxoa-erasotua/ [...]

[WORDPRESS HASHCASH] The comment’s server IP (74.112.128.46) doesn’t match the comment’s URL host IP (74.112.128.10) and so is spam.

Leave a Comment


Parse error: syntax error, unexpected T_STRING in /home/birasuegi/birasuegi.com/wp-content/themes/copyblogger/footer.php on line 4