Proiektuak

Gonbidapena: Klasikoak Datoz I Mikelazuloko gosarietan

Posted: Abendua 14th, 2012 | Author: | Filed under: Eraldaketa, Laborategia | Tags: , , , | No Comments »

Lagunok, igande honetarako gonbidapen berezi bat egin nahi dizuet: Etorri Mikelazulora gosaltzera eta gozatu eta ikasi musika klasikoarekin modu kritikoan, #klasikoakdatoz!

KD2

Uztaileko Proba orokorraren ostean bueltan da Klasikoak datoz egitasmo musikala. Honakoan helburua hauxe da: berpizkundetik gaur egunerako musika klasikoko piezak eramatea, jendaurrean aurkeztea –zergatik dugun gogoko, nork egin zuen, zer irudikatzen duen, ze pasadizo gertatu den lan horren inguruan–, eta entzutea! Hori dena Mikelazuloko konpainia eta jaki goxoekin batera. Entzunaldi/Solasaldian bideratzen Hedoi Etxarte burkidea izango dugu.
Ekarri zure audioak, belarriak, ahoa eta pendrivea!

Tokia: Mikelazulo
Eguna: Abenduaren 16a, igandea
Ordua: 10:30

Oharra:
Garrantzitsua da ekitaldia benetan aberatsa izan dadin, bertaratzen garenok gure musika piezak eraman eta aurkeztea. Gure herriko musika bandak jotzen duen pieza bat, edo film batean entzun genuen pieza hura, edo txikitatik buruan hiltzatua dugun melodia kuttun hori. Ekarri pieza artxibo digitalean, CDan edo biniloan eta aurkezpentxoa prestatu. Guztion artean entzun eta komentatuko dugu.


Solasaldia: Banka etikoa – Fiare proiektua

Posted: Abendua 2nd, 2012 | Author: | Filed under: Aktibismoa-Hactibismoa | Tags: , , | No Comments »

Astelehena abenduak 3an Solasaldi batean parte hartuko dut Errenteriako Reina Aretoan. Solasaldia 19:00tan hasiko da eta bertan Fiareko zuzendari Peru Sasiarekin batera Fiare proiektuaren nondik norakoak azalduko ditugu. Nik batez ere tokiko taldea nola sortu genuen eta zer lan egiten dugun azalduko dut.

Badira 3 urte gai honekin herrian lanean hasi ginela, eta pausu garrantzitsuak eman ditugu. Adibidez duela gutxi Errenteriako Udala Fiareko bazkide egitea lortu genuen, eta taldekako bilera mordoa egin ditugu. Emaitzak pixkanaka datoz, baina duela urte batzuk ezinezkoa zirudien Kreditu Kooperatiba Etikoa eskuetan daukagu, eta utopia hura eraldaketarako tresna izango da datozen hilabeteetan.

Informazio gehiago nahi baduzu, etorri hitzaldira, edo galdetu nahi duzunean.

 


Greba orokorraren jarraipena!

Posted: Iraila 25th, 2012 | Author: | Filed under: Aktibismoa-Hactibismoa | No Comments »

Gaur greba eginko dut, baina greba eguna borroka eta ekintzarako eguna denez gaurko egun osoan #grebaorokorra gerrila informatiboaren jaraipena ikusi ahal izango duzue. Kalera!


Izango ez dudan hilobirako epitafioa

Posted: Iraila 10th, 2012 | Author: | Filed under: Eraldaketa, Gu ta gutarrak | Tags: , , , , , , | No Comments »

Opor hauetan Hedoi Etxarte lagun eta burkideak gomendatutako liburuxka bat irakurtzeko zortea izan dut, Hedoi berak parte hartu duen proiektu bat, EuskoLema Elkarteak editatutako Poema hautatuak- Ausgewählte Gedichte: Brecht- Aresti

Egia esan behar badut, ez naiz inoiz bereziki poesia zale izan, baina benetan gozatu dut bilduma honetan aukeratutako poemen indarrarekin. Tresna ideologiko ederra!

Poemak irakurtzen ari nintzela, kasualitatez poema baten azken lerroak iltzatuta geratu zitzaizkidan eta hiltzen naizenean, izango ez dudan hilarriko epitafio bezala gorde nahi nituzke:

Ez zaitzatetela lilura,

esklabotza eta gosetera!

Zerk beldurtzen zaituzte?

Basapiztia guztien modura hiltzen zarete

eta ondoren ez da deus egongo.

1.oharra: poema hau beste bertsio batekin ezagun egin zen abesti modura

2.oharra: Liburua La Hormiga Atómica liburudenda+kafe+proiektuan erosi nuen, egin bisita Iruñeatik pasatzen bazarete.

3.Oharra: Argazkia Londresen atera nuen, Highgate hilerrian, Marx lurperatua dagoen tokitik metro batzutara.


Badatoz Gaztañoko Bestak! Gora Nafarroa!

Posted: Ekaina 14th, 2012 | Author: | Filed under: Gu ta gutarrak | Tags: , | No Comments »

Datozen egunetan Gaztañoko bestetan murgilduta ibiliko naiz, hemen duzue egitaraua. Etortzen zareten girientzat kaña bat nire kontu :)

Jaietako egitaraua 2012

Guztiak nafarrak gara!!
Nafarroa 1512 – 2012 Gaztaño
Ginelako gara, garelako izanen gara!!!

EKAINAK 15 Ortzila
18:00 etan
Aupa zahar eta gazte, Irrien laguna ekitaldiaren barruan Ekin Kanta eta Dantza emanaldia paratu dugu zahar gazte eta haurrak alaituko ditugun ziurtasunez.
Jarraian, Maritxu moxkorra nondik edo handik azalduko zaigu, segidan jendetza “disolbatzeko” buruhandiak irtengo dira, ez zaitezte paratu haien aurrean.
– Urtero moduan, aurten sortutako Gaztañotar bakoitzari kamixetatxoa banatuko diegu.
Jarraian, Patata tortila lehiaketa, saria izango dira parte haztzaile guztientzat. Baina lehena bigarrena eta hirugarrenarentzat bereziak.

Nafar performantza, eguzkia gordetzen delarik Maritxuren sorgin trebetasuna medio, Gaztaño, Nafarroa bihurtuko dugu, horretarako prest izan Osasunako kamixetak, Indurainen elastikoak, ardo gorria, Urbasako honttuak, hondartzarako toailak, Etxauriko gereziak, finean Nafarroarekin lotura duela otzen zaizuen edozer. Tatuaiak egiteko margoak txosnetan izango dituzue.

Plazan gaztetxian eskutik: harri eta zur utziko gaituen kontzertua
7 Balas
B C Bombs
N. P. J. (nacidos pa joder)
Hell Beer Boys

EKAINAK 16 LARUNBATA (Patxangada ere gustukoa dugu)
Egun sentiko 10:30 etan Gaztañoko Krossa

16:00 etan
Mus txapelketara lo piska bat eginda joatea komeni da , dena dela gaupaseroak ere onartuko ditugu :
Sariak:
Urbasako Arkumea eta Patxaran botila
Erronkariko gazta eta patxaran botila
Tuterako Kogoiloak eta Kaskanteko klaretea.

-Haur jokoak, (17:00) Ur txirristra, Arrautza garraiatzea (mutilen hiruk nesken batek bezalatsu balioko du), irinetan txanponak (Billeteak) bilatzea eta beste hainbat joko prest ditugu.

21:00etan
Errantxera Afari jaialdia izango dugu. Pixkor ibili, sarrerak agortu aurretik. (15€)
Artixtak:
Mariatxiak edo Rantxerak
Dultzainariak
Jangaiak:

Ondoren eta goizalderarte

-Dj Bittor eta Dj Yougurina

Errantxerak, Euskal eta Mexikar musika nagusi izango badira ere estilo guztietako musika, rock, punk, twist, korrekallesak.. dantzagarriak alegia

-Goizaldera indarrak berreskuratzeko eta ajea ekiditeko Sorginen zopa
Baratzuri zopa alegia

Gaztañoko Gaztetxian: 23etatik aurrera Reggae Gaua

EKAINAK 17 IGANDEA (guztiok gara Gaztañotarrak)

-Gozeko 8retan Entzierroa (Karrikiri ganaderiako zezena eta behiekin)

-Urtero moduan Toka, bote eta aitzur jaurtiketa eta bilduko gara eguerdiko 12 tan
-Gazte izandakoak elkarteak urtero antolatzen duen bazkari bikainean bilduko dira, behar bada, akaso, apika eta janaria sobera baldin bada, gaupaseroei ere zerbait tokatuko zaie.
-Mundutik Gaztañora, Gaztaño mundura (18:00) auzora bildu diren atzerritarrek, eta atzerria diogunean topoaren trenbidetik haratago dagoen lur eremuaz ari gara… beraien herrietako gutizia eta kultur espresioak erakutsi eta dastatzeko aukera eskainiko digute.

EKAINAK 23 LARUNBATA Akelarrea (Ea egia den)
18:00etatik aurrera

Gorritiren Animaliak izango ditugu gure txikienen gozamenerako, ez ahaztu animaliak ez direla jostailuak, maitasunez zaindu behar direla, pazientzia hartu eta jabeei kasu egin. Goza dezagun inori kalterik egin gabe.
Bildu garen guztiontzat nafarroako kaiatik (hondarribia) goizean goiz harrika arrapatutako sardina erreak, Bar-Cina txoixua eta…. Txosnan ohiko edariez gain, sagardoa, ardoa, garagardoa, Kalimotxoa de balde (honek ez du esan nahi gratis denik, baldekoa dela baizik)
ere izango dugu arratsaldean zehar, txalapartak aginduko digu sutondora noiz bildu, jarraian izeki, suzko zezena eta bideoak, heta aurtengoa goizalderarte luzatzeko…
-Dj Bull.

Oharra: Bontzoak Berriro parte hartu nahi omen du…. beraz adi kamerak eta telefonoak.


#kolosala izango da!

Posted: Urtarrila 6th, 2012 | Author: | Filed under: Aktibismoa-Hactibismoa, Eraldaketa, Informazioaren Sarea | Tags: , , , , | No Comments »

Bete blogak elkartasun mezuekin, eta blogik ez badaukazu zer zabiltza Facebook eta Twitterren denbora guztian? Sortu zure bloga eta sortu elkartasunaren sarea.

Euskal Presoek etxean on behar dutelako, zuekin gaude, kalea eta internet geureak dira!

#kolosala izango da!


Eraldaketaren bidean

Posted: Abendua 31st, 2011 | Author: | Filed under: Autonomia, Eraldaketa, Gu ta gutarrak | Tags: , , , , | 2 Comments »

Urte txarra izan omen da aurtengoa, hori esan daiteke behintzat inguruan galdetzen badugu, interneten bidaiatxo bat egiten badugu edo laister publikatuko diren urtekariak irakurtzen baditugu. Ba pertsonalean ez da horrela izan niretzat, lehen urte erdi gogorra pasa banuen ere, erabaki garrantzitsuen urtea izan da 2011 eta orain eraldaketa pertsonalaren bidean nago, horregatik datorren urtea pertsonalean eta lanean oso onak izango direla uste dut, etxera laugarren pertsona iritsiko zaigu eta autoeratzen ari naizen ibilbide profesional berriak forma definitiboa hartuko du urtean zehar.

Eta munduan ere urtea ez da ikusarazi nahi diguten bezain txarra izan. Beti ere iparraldeko herrialdeen ikuspegian murgilduta bizi gara, eta gainera gure interes kolektiboetatik urrun dagoen Kapitalaren ikuspegi subordinatuan. Kapitalismoak izan duen krisi zikliko sakonenetakoa bizi dugun honetan, argi ikusten dugu etorkizunean gauzak asko aldatuko direla, baina zorionez sistemari hortzak ikusi dizkiogu, eta eraldaketaren bidean hori da lehen pausoa, konzientzia hartzea eta informazioa izatea. Hurrengoa Autonomia lortzea, bizitzako aspektu guztietan, eta azkenik antolakuntzaren bitartez ideietan eta ekimenean estrategia hegemonikoak martxan jartzea. Hemen bide honen lehen fasearen hasieran baino ez gaude, eta hurrengo pausoak eman bitartean langile klasea osatzen dugunok asko sufrituko dugu, baina antolatu gaitezen lehenik autonomiaren bidea egiten hasteko, hortan ere lan asko baidaukagu, zentzu honetan proiektu asko daude martxan eta datorren urtean hortan zentratu beharko gara. Hurrengo post batean azalduko ditut ni pertsonalki inplikatu naizen zenbait proiektu.

Bitartean munduko beste herrialde batzuetan dinamika subordinatuak alde batera utzi dituzte, eta informazioaren fasea gaindituta autonomiarako tresnak lantzen daramazkite urteak. Ondorioz kapitalismoaren krisi ziklikoa ez dute guk bezainbeste sufritu eta aurrera egiteko tresna propioak dituzte, begirada kolektiboz eraiki nahi dute etorkizuna eta beraien herrialdeetatik hasita mundu mailako eraldaketa prozesua martxan jartzeko prest daude, bide horretan oso garrantzitsua izan da azken urtea. Gure esku dago Latinoamerikatik datozkigun adibideak jaso eta gurean ere Eraldaketaren Bidea eraikitzen hastea.

Hemen errege, lehendakari eta teknokrata ugarien diskurtso pobre eta etsigarria normaltzat ematen dugun bitartean, Boliviako lehendakariordeak Venezuelako Filosofia Foroan diskurtso inspiratzaile hau egin zuen. Hartu behar den denbora eta ikusi Alvaro García Linera, Estatua, Iraultza eta Hegemoniaren eraikuntzaz hitz egiten.

Urte Gorri On!


Guifi.net proiektua Gaztañon martxan jartzeko Batzarra

Posted: Abendua 15th, 2011 | Author: | Filed under: Gu ta gutarrak | Tags: , , | 1 Comment »

AUZO BATZARRA
Guifi.net proiektua eta Sare Libreen inguruko hitzaldi informatiboa, eta nola jarri martxan gure wifi propioa.

Gaztaño auzoan sare librea sortzeko auzotarren lan taldea egingo dugu bileran.

Larunbata, abenduak 17 arratsaldeko 16:30etan Bukagaitz Elkartean.

Animatu eta parte hartu!!

Antolatzaileak: GuifinetEH eta Gaztañoko Auzo Elkartea
euskalherria.guifi.net


Kultura Librea? Zergatik behar dugun librea izatea

Posted: Abendua 12th, 2011 | Author: | Filed under: Gu ta gutarrak | Tags: , , | No Comments »

Bakalhauko kideok gosari-solasaldia antolatu dugu datorren igande honetan Mikelazuloko lagunekin batera. Lagun guztiak gonbidatuta zaudete, baina mesedez konfirmatu asistentzia niri edo Mikelazulokoei!

Gosari-solasaldia:
Kultura Librea? Zergatik behar dugun librea izatea.

NON: Mikelazulo Kultur Elkartean, Errenteria-Orereta. Beheko Kalea 4- behea
NOIZ: Abenduaren 18, Igandea, goizeko 10:30etan.
NORK: Bakalhau eta Mikelazulo Kultur Elkarteak.
http://bakalhau.info/

Kultura librea?
Kulturak berez izan beharko luke libre, baina kultura libre izateko eskatzen ari gara, eta kontraesana beharko lukeen arren gure gizartearen benetako behar bat da.
Baina zer ulertzen dugu kultura librea esatean?
Bakoitzak bere ikuspegi edo definizioa izango du.
Bakalhauko kideok Mikelazulo Kultur Elkartearekin batera antolatu dugun gosari-solasaldi honetan ikuspegi eta definizio ezberdinak emango ditugu, ez da hala ere gure helburua kontzeptuaren inguruan eztabaida amaigabean murgiltzea.
Gizartearen behar bat denez.
Kultura Librea landu eta defendatzeko klabe politikoak zehazten saiatuko gara.
Jakin beharko dugu zerk ematen dion sostengua gaur egungo sistema kulturalari:
Noiz sortu zen gaur egun ezagutzen dugun jabetza intelektuala?
Zein bidetatik iritsi gara sormenaren apropiazio indibidualistara?
Zein balore eta ideiatan sostengatu dezakegu Kultura Librea?
Hasteko hiru enfoke ezberdinetatik helduko diogu gaiari:
Herrigintza eta sormenaren bidetik, Imanol Epelderen bitartez.
http://www.27zapata.com/
Estetika eta politika, Hedoi Etxarteren eskutik.
http://www.myspace.com/hedoietxarte
Teknologiaren bide eraldatzailetik Marko Txopiteari esker.
http://www.ikusimakusi.net/
Ondoren eta helburu nagusia izanik, solasaldi irekia izango dugu gosari goxoak lagunduta eta hasieran aipatutako helburua lortzeko asmoz: Lortuko dugu Kultura Librearen alde egiteko klabe politikoak zehaztea?
Animatu eta etorri gurekin gosaltzera!
Aurretiako irakurgaiak:
Jakintza askearen definizioa: http://opendefinition.org/okd/Euskara/
Lan kultural libreen definizioa: http://freedomdefined.org/Definition
Software librearen definizioa: http://www.gnu.org/philosophy/free-sw.html
Izen ematea edo informazio gehiago:
mikelazulo@hotmail.com-en.

 


Fiare proiektuari buruz Euskadi Irratian

Posted: Urria 11th, 2011 | Author: | Filed under: Gu ta gutarrak | Tags: , | No Comments »

Gaur goizean sorpresaz Fiare proiektuari buruz hitz egitea tokatu zait Euskadi Irratian, Juan Garibi Zabalkunde Zuzendariari egin dioten elkarrizketa baten barnean. Horrela atera da:

Hemen esteka